XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iraganaldi sakonera txikia bada eta piezaren zabalerak fresaren diametroaren 3 /4 ez baditu gainditzen, ken liezaioke materiala iraganaldi bat bakarrez.

Baldintza bat: fresaren ardatza piezaren erdi ardatzetik diametroaren 1 /20 deszentratua egon dadila, kontranorantzako fresaketa egokiagotzeko (19.9 ir.).

c) HORTZ TXERTATUDUN PLATERAK (gehienetan metal gogorrezkoak) dira fresaketa launa egiteko egokienak.

Kanpoaldean hortz sinpleak dituztelarik karraskatzeko makina eta tornuan hortz arruntez aurpegiketa lortzen den antzeratsu egiten dute lan (19.10tik 19.12ra).

19.13 irudiak hortz txertatudun bat nola kolokatu behar den erakusten du.

Piezaren ardatzarekiko deszentramenduaz gainera, fresaren ardatza zertxobait okertu egin behar da (2'tik 3'ra) hortzek goipartea marruska dezaten.

Honela sorbatzak gehiago iraungo du.

Piezaren zabalera B delarik, platerak gutxienez, D = 1,5B diametroa behar du.

4. ARTEKA FRESAKETA.

Pieza baten gainean artekak mekanizatzea da.

Artekaketak forma eta tipo asko ditu, beraz fresa eta arteka tipo arruntenak ikusiko ditugu.

4.1 Isastun fresa zilindriko aurretikoak.

Lan txikiak egiteko erabiltzen dira fresa hauk, hala nola artekaketa, arteka ingurukatuak etab. (19.14 ir.).

Helize-eskuinak eta helize-ezkerrak egiten dira; batzu aldenik aldeko artekak fresatzeko erabiltzen dira eta besteak arteka itsuak egiteko (19.15 ir.).

Tipo bat ala bestea aukeratzeko, erremintaren bira norantza hartu behar kontutan.

Hala ere, aldenik aldeko artekak fresatzerakoan hortzak goikaldetik hasiko du ebaketa eta beheko aldetik arteka itsuak nahi badira.